Administratzailea

Nire profilaren fitxa

Maila: Oinarrizkoa

20 puntu. Hurrengo mailarako 180 puntu geratzen zaizkizu.

Balorazioak: 0

Erantzunak: 9

Irudiak: 1

Positibo: 0

Negatibo: 0

Puntuazioa honela kalkulatzen da:

  • Entitatea baloratzeagatik +2
  • Fitxategia igotzeagatik +5
  • Entitatea sortzeagatik +5
  • Entitateetan iruzkina sortzeagatik +10 eta beste erabiltzaile batek egindako iruzkinari erantzuteagatik +5
  • Zure iruzkinek jasotako aldeko ikur bakoitzeko +1, eta kontrako ikur bakoitzeko -1 (besteen iruzkinei egindakoengatik ez da punturik eskuratzen)
  • Foroan iruzkina egiteagatik +5
  • 2018-02-16 - entitateari buruz
    Kaixo denoi! Badugu irabazlea! Euskaraz bizi nahi dut produktu sorta @enaizjosebabarandi-rentzat izango da. Zorionak! Mila esker parte hartu duzuenoi. Jarraitu euskaraz kontsumitzen eta zuen esperientziak hemen partekatzen @erabiltzaile_guztiak
  • 2018-02-13 - entitateari buruz
    Kaixo lagunok! Ostiralean zozketatuko dugun sortaren argazkia duzue hau. Etxean egotea, xamurtasuna... eragiten die, besteak beste, @enaizjosebabarandi-ri eta @idoialu-ri kontsumo harremanak euskaraz egin ahal izatea. Animatu eta kontatu zuen esperientzia. Gogoratu parte hartzaileen artean erakutsi dizuegun Euskaraz Bizi Nahi Dut sorta zozkatuko dugula. @erabiltzaile_guztiak
  • 2018-02-13 - entitateari buruz
  • 2018-02-05 - entitateari buruz
    Gabon guztioi! Proposamen bat egin nahi dizuegu baduzuzale guztioi. Zuen esperientziak ezagutzea gustatuko litzaiguke. Foro honetan, euskaraz kontsumitzeak zein balio duen zuretzat kontatzea nahi genuke. Zer sentitzen duzu komertzio batean, espero ez duzunean euskaraz egiten dizutenean? Zer balore du zuretzat zerbitzua euskaraz jaso ahal izateak, edo ez? Esperientziaren bat kontatu nahi diguzu, bada, aurrera. Zuen parte hartzea eskertzeko, zozketa egingo dugu, hemen mezuren bat idazten duzuen guztion artean. Euskaraz bizi nahi dut produktu sorta (motxila, libreta eta giltzatakoa) zozketatuko dugu mezuren bat idazten duzuenon artean (zenbaki bat erabiltzaile bakoitzeko). Otsailaren 15a izango da azken eguna eta zozketa 16an egingo dugu. Animatu eta parte hartu!
  • 2017-09-05 - entitateari buruz
    Kaixo @Koro ! Tresna hobetzeko lanetan gabiltza eta kontuan izango dugu duzuna. Ekarpen guztiak ongi etorriak dira. Eskerrik asko!
  • 2017-06-16 - entitateari buruz
    Egun on, denoi Baduzuren aplikazioan arazo bat topatu genuen atzo: establezimenduak ezin ziren gehitu, ez ziren azaltzen zerrendan. Konponduta dago kontua. Google Playn eskuragarri dago aplikazioaren bertsio berria eta eguneratu egin behar duzue telefonoan duzuena. Barkatu eragozpenak.
  • 2017-06-15 - entitateari buruz
    Kaixo @Exprai! Mila esker parte hartzeagatik. Asmatu duzu, bai, gainontzekoak pixkat lokartuta gaude oraindik! Animo!
  • 2017-06-15 - entitateari buruz
    Kaixo denoi, martxa hartzen hasi gara eta euskaraz kontsumitu nahi dugun #KontsumitzaileIrizpidedunak hasi zarete jada zuen ekarpenak egiten. Mila esker! Foroan ere parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ziur baduzuela zer esana. Animo!
  • 2017-06-15 - entitateari buruz
    Foro honek egoki funtziona dezan, hauek dira parte-hartze arauak. Erabiltzaile guztiek onartu behar dituztenak: - Foro honen helburua euskaraz kontsumitu nahi duten herritarrei zuzendutakoa da eta zehatzago, Baduzu aplikazioaren erabiltzaileentzat. - Horregatik, bertan gai horri lotutako sarrerek bakarrik izango dute lekua. - Ez da publizitate-mezurik onartuko Baduzuren foro honetan. - Hori gertatzen ez denean, alegia, erabiltzaileren batek modu desegokian erabiltzen duenean (hemen lekurik ez duten gaiak erabiliz), Administratzaileak eskubidea izango du ekarpen hori ezabatzeko. - Euskara izango da Baduzuren foro honetan erabiliko den hizkuntza bakarra. - Elkarren arteko iritzi trukaketak sustatu nahi ditugu, baina beti ondoan dagoena errespetuz tratatuz. - Administratzaileak baloratuko balu parte hartzaileren bat modu desegokian, iraingarrian… zuzendu zaiola beste bati, eskubidea du hori salatu eta parte hartzaile hori blokeatzeko.