david

Nire profilaren fitxa

Maila: Oinarrizkoa

13 puntu. Hurrengo mailarako 187 puntu geratzen zaizkizu.

Balorazioak: 1

Erantzunak: 2

Irudiak: 0

Positibo: 0

Negatibo: 0

Puntuazioa honela kalkulatzen da:

  • Entitatea baloratzeagatik +2
  • Fitxategia igotzeagatik +5
  • Entitatea sortzeagatik +5
  • Entitateetan iruzkina sortzeagatik +10 eta beste erabiltzaile batek egindako iruzkinari erantzuteagatik +5
  • Zure iruzkinek jasotako aldeko ikur bakoitzeko +1, eta kontrako ikur bakoitzeko -1 (besteen iruzkinei egindakoengatik ez da punturik eskuratzen)
  • Foroan iruzkina egiteagatik +5
  • 2017-09-19 - entitateari buruz
    Sheyla Rehecho (Garesko botika): “Normalean euskaraz agurtzen dut, eta bezeroaren erantzunaren arabera, berak erabili duen hizkuntzan jarraitzen dut nik ere” Sheyla Rehecho 2016ko udan egin zen Garesko botikaren kargu, baina ez da berria mundu honetan, aurretik beste hainbat tokitan ere aritua baita, eta urte hauetan guztietan esperientzia eta ezagutza handia metatu baititu. Bere ibilbideaz, euskararekin izan duen harremanaz, eta farmazia munduak bizi duen egoeraz gehiago jakin nahian hurbildu gara Sheylarengana. Noiztik zara farmazialari? Farmazia ikasketak 2004an bukatu nituen, eta bukatu eta berehala hasi nintzen farmazialari gisa Iruñeko hainbat botikatan, batez ere guardiak egiten, master bat eta doktore-tesia bukatu nituen arte. Gero, urtebetez, Kalitateko zuzendari izan nintzen sendabelarretan oinarritutako elikagaien osagarriak prestatzen dituen enpresa batean; eta azkeneko 5 urteetan Gipuzkoako eta Nafarroako 3 botikatan aritu naiz. Horrez gain, aurten, Giza Elikadura eta Dietetika karrera ere bukatu dut. Nola irudikatzen duzu botiken etorkizuna (zein diren joera berriak, online salmenta…)? Ziurgabetasuna. Nafarroako botika gehienak txikiak dira, normalean bakarrik farmazialari titularrak egiten du bertan lan, batzuetan alboko farmazialari edo teknikariren bat laguntzaile duela; gutxi dira 3 lankide baino gehiago dituzten botikak, ekonomikoki bideragarriak ez direlako. Sendagaiak geroz eta merkeagoak dira; ondorioz, bakarrik sendagaiak saltzen dituen botikak ezingo du aurrera jarraitu. Gaur egun, bestelako produktuak ere saldu behar dira, parafarmazia, dietetika eta kirolarekin lotutako produktuak, hain zuzen ere. Lege berriek ere ez digute mesederik egiten botika txikiei, online bidezko salmentek eta supermerkatuek bolumen handiko erosketak egin ahal dituztenez, prezio hobeak ere lortzen dituztelako, eta, horrela, bezeroei ere merkeago saldu ahal dizkietelako euren sendagaiak. Hala ere, gure esku dago bezeroak gurena erakartzea, botiketan eskaintzen dugun zerbitzua, arreta, aholkularitza eta ezagutza ez baitituzte topatuko online edo supermerkatuetan erosten dutenean. Zein eragin du Donejakue bideak Garesko saltokietan? Eta zuen botikan? Nik uste dut eragin nahiko handia duela. Nabaritzen da noiz hasten eta bukatzen den denboraldia. Botikan salmentak igotzen dira, batik bat ortopediako produktuetan eta hanturen aurkakoetan. Pentsatzen dut beste saltokietan ere nabarituko dutela, batez ere jatetxeetan eta janaria eskaintzen duten saltokietan. Nola ikusten duzu euskararen egoera Garesen? Nahiko osasuntsu, batez ere gazteon arte. Halaber, erakargarria iruditzen zait adineko hainbat pertsona euskara ikasten ari dela jakitea, baita euskararen alde Udaletik antolatzen diren ekimenak ere. Bide onetik goaz! Bezero euskaldun asko al dituzu? Ba, egia esan, gero eta bezero gehiagok egiten du euskaraz, baina ez nuke jakingo ehuneko bat esaten. Udan gehiago egiten dut, ziurrenik Gipuzkoatik eta Bizkaitik Nafarroa aldera oporretara datorren jendearengatik. Zuk nola bultzatzen duzu euskara zure botikan? Normalean euskaraz agurtzen dut, eta bezeroaren erantzunaren arabera, berak erabili duen hizkuntzan jarraitzen dut nik ere. Atean ere “Euskara Merkataritzara”ko kartelak ditut jarrita, eta horrekin jendeak badaki botikan euskaraz hitz egiten dugula. Nola izan zenuen “Euskara Merkataritzara” programaren berri? Botika erosi nuenean, Udaleko Euskara Zerbitzuko Koldorekin harremanetan hasi nintzen, posta elektronikoz, eta berak azaldu zizkidan programaren nondik norakoak eta, gero, teknikaria jarri zen nirekin harremanetan. Zergatik uste duzu dela garrantzitsua programan parte hartzea eta euskara bultzatzea? Batez ere, ez dadin euskara galdu, 200 urte barru egongo diren Historia liburuetan ez dadin antzinako hizkuntza bezala agertu. Globalizazioak kalte handia egingo die hizkuntza txikiei ez baditugu zaintzen, bultzatzen eta munduari erakusten. Ingelesa gure bizitzako arlo guztietan aurkitzen dugu, bai lanean, bai aisialdian… eta badirudi txinera ere gogor datorrela. Euskara dakigunak euskararen zaindariak izan behar gara. https://euskaramerkataritzara.wordpress.com/2017/08/28/sheyla-rehecho-garesko-botika-normalean-euskaraz-agurtzen-dut-eta-bezeroaren-erantzunaren-arabera-berak-erabili-duen-hizkuntzan-jarraitzen-dut-nik-ere/
  • 2017-06-16 - Abilezia entitateari buruz
  • 2017-06-16 - PASTAS BEATRIZ entitateari buruz
    "Garrotiko" famatuak euskaraz erosteko aukera paregabea Iruñeko alde zaharreko Estafeta kalean.