rober

Nire profilaren fitxa

Maila:

0 puntu. Hurrengo mailarako 200 puntu geratzen zaizkizu.

Balorazioak: 0

Erantzunak: 2

Irudiak: 0

Positibo: 0

Negatibo: 0

Puntuazioa honela kalkulatzen da:

  • Entitatea baloratzeagatik +2
  • Fitxategia igotzeagatik +5
  • Entitatea sortzeagatik +5
  • Entitateetan iruzkina sortzeagatik +10 eta beste erabiltzaile batek egindako iruzkinari erantzuteagatik +5
  • Zure iruzkinek jasotako aldeko ikur bakoitzeko +1, eta kontrako ikur bakoitzeko -1 (besteen iruzkinei egindakoengatik ez da punturik eskuratzen)
  • Foroan iruzkina egiteagatik +5
  • 2017-11-15 - entitateari buruz
    Bai Euskarari Elkartetik kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina bat abian jarri dugu Gasteizen, Udalaren babesarekin. Horren helburua da establezimendu eta kontsumitzaile gasteiztarrei bide berriak irekitzen laguntzea, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik. Kontsumitzaileak giltzarri izango dira kanpaina honetan, erronka baita euskaraz dakiten edo-eta ikasten ari diren pertsonak euskaraz kontsumitzera animatzea, lehen hitza euskaraz eginez, Bai Euskarari ziurtagiria duten establezimenduetara bezero berriak erakartzea eta bertan kontsumitzea, eta gainerako establezimenduak euskarak eskaintzen duen balioaz ohartaraztea eta urratsak ematera eragitea. “Gasteizko euskararen mapa” da proiektu honen muina. Bai Euskarari Ziurtagiridunek osaturiko merkataritza planoa gizartearen eskura jarriko dugu, euskarazko kontsumoa errazagoa izan dadin. Era berean, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduak mapan gehitzera animatu nahi ditugu, euskara negozioan txertatzeak dituen onurak ikustaraziz. Beraz, alde batetik, euskarazko kontsumoa sustatuko dugu kontsumitzaileen artean eta, bestetik, euskarazko eskaintza areagotzea bilatuko du pixkanaka handitzen joango den Gasteizko euskararen mapak. Info + http://baieuskarari.eus/eu/lehen-hitza-eus/zer-da