Orokorra

Foro orokorra, edozein gauzari buruz hitzegiteko.


Zozketa: Kontatu baduzuzaleoi zer ematen dizun euskaraz kontsumitzeak

Gabon guztioi!

Proposamen bat egin nahi dizuegu baduzuzale guztioi. Zuen esperientziak ezagutzea gustatuko litzaiguke. Foro honetan, euskaraz kontsumitzeak zein balio duen zuretzat kontatzea nahi genuke. Zer sentitzen duzu komertzio batean, espero ez duzunean euskaraz egiten dizutenean? Zer balore du zuretzat zerbitzua euskaraz jaso ahal izateak, edo ez? Esperientziaren bat kontatu nahi diguzu, bada, aurrera.

Administratzailea

Al, 02/05/2018 - 22:12

Argitaratua


Elkarrizketa interesgarria Sheyla Rehechori

Sheyla Rehecho (Garesko botika): “Normalean euskaraz agurtzen dut, eta bezeroaren erantzunaren arabera, berak erabili duen hizkuntzan jarraitzen dut nik ere”

Sheyla Rehecho 2016ko udan egin zen Garesko botikaren kargu, baina ez da berria mundu honetan, aurretik beste hainbat tokitan ere aritua baita, eta urte hauetan guztietan esperientzia eta ezagutza handia metatu baititu. Bere ibilbideaz, euskararekin izan duen harremanaz, eta farmazia munduak bizi duen egoeraz gehiago jakin nahian hurbildu gara Sheylarengana.

Noiztik zara farmazialari?

david

Ar, 09/19/2017 - 12:12

Argitaratua


Arabako hitzorduak

Euskaraz kontsumitzearen osagarri bikaina da aisialdia euskaraz gozatzea. Euskararen Agendaren APP bertsioari esker, Arabako euskarazko hitzorduen berri jaso dezakegu mugikorrean. Hartzaile bakarrik ez, eskarazko jardueren antolatzaile izanez gero, eragile ere izan gaitezke.

iker

Og, 07/13/2017 - 15:02

Argitaratua


Euskal Herria Zuzenean

Gabon denoi! Datorren asteburuan ospatuko da berrio ere EHZ festibala Lekornen eta pentsatu dut aitzakia ona izan daitekeela Lapurdi inguruan ibiliz gero, edota goazen herritik Lekornerako bidean topatzen ditugun establezimenduen inguruko informazioa partekatzeko, Baduzu erabiliz. Eta bide bates, norbaitek ezagutzen al du han inguruan Hong bazkaltzeko lekurik? ahal dela, noski, zerbitzua euskaraz ematen duenik? Eskerrik asko!

SaioaRodriguez…

Az, 06/28/2017 - 22:14

Argitaratua


Ongi etorri

Kaixo denoi, martxa hartzen hasi gara eta euskaraz kontsumitu nahi dugun #KontsumitzaileIrizpidedunak hasi zarete jada zuen ekarpenak egiten. Mila esker! Foroan ere parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ziur baduzuela zer esana. Animo!

Administratzailea

Og, 06/15/2017 - 12:04

Argitaratua


Parte-hartze arauak

Foro honek egoki funtziona dezan, hauek dira parte-hartze arauak. Erabiltzaile guztiek onartu behar dituztenak: - Foro honen helburua euskaraz kontsumitu nahi duten herritarrei zuzendutakoa da eta zehatzago, Baduzu aplikazioaren erabiltzaileentzat. - Horregatik, bertan gai horri lotutako sarrerek bakarrik izango dute lekua. - Ez da publizitate-mezurik onartuko Baduzuren foro honetan. - Hori gertatzen ez denean, alegia, erabiltzaileren batek modu desegokian erabiltzen duenean (hemen lekurik ez duten gaiak erabiliz), Administratzaileak eskubidea izango du ekarpen hori ezabatzeko.

Administratzailea

Og, 06/15/2017 - 11:03

Argitaratua