Erabilera eta pribatutasun baldintzak

Erabilera baldintzak

www.baduzu.eus webgunea eta bertako edukiak sarrera librekoak dira eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea edo erabiltzailea erregistratzea. Hala ere, hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko dagokion identifikazioa ezinbestekoa da, eta horretarako aurrez erregistratu beharra dago.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko edukiak eta berak sor ditzakeenak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eskubideak urratu gabe, eta Erabilera Baldintza hauen edo indarreko legeriaren edo onarturiko erabileren aurka jo gabe.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak uko egiten dio webgunearen bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Webgunearen bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ez du inolako kontrolik egingo www.baduzu.eus-en dauden beste atari edo webguneen gain, eta ez da haien edukien arduradun. Webguneak bere baitan hartzen dituen loturak edo estekak informazio gisa bakarrik eskaintzen ditu. Beraz, Kontseiluak ez du erantzukizunik haien gainean eta lotutako edukiez ez du bermerik eskaintzen, haien eskuragarritasunaz edo egokitasunaz.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua da software-aren jabe. Webgunean eskura dagoen software-aa eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko.

Kontseiluak ez ditu bere gain hartuko webgunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta webguea edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak aldatzeko.

Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla kasu guztietan, bai sartzerakoan eta bai erabiltzerakoan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari.

Webgune honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilera Baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak eduki ditzakete momentuan dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, webgunera sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribatutasun-Politika bisitatzea gomendatzen dizugu.

Erabilera Baldintza hauek espainiar estatuko arautegi eta autonomikoan ezarritakoaren arabera interpretatuko dira. 

Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, Kontseiluak bezala erabiltzaileak onartzen dute kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.

 

Pribatutasun baldintzak

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako (15/1999) Lege Organikoaren arabera, www.baduzu.eus webgunean erregistratutako izaera pertsonaleko datuak modu konfidentzialean tratatuak dira. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak guztiz betetzen du indarrean dagoen araudia eta Baduzu-ren erabiltzaileei jakinarazten die beren datu pertsonalak bere fitxategian gordeko direla Kontseiluaren gaineko informazioa bidali ahal izateko. 

Erabiltzaileak edozein aldaketa, zuzenketa edo ezeztatze egin nahi izanez gero, idatzi bat bidali beharko du komunikazioa@kontseilua.eus helbide elektronikora edo Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 helbidera, behar bezala izenpetua eta izen-abizenak, helbidea, eta NANaren edo identifikaziorako dokumentu baten fotokopiarekin batera. 

Edozein kasutan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datu pertsonalak kantzelatu egingo ditu beharrezko izateari uzten diotenean. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datu pertsonalen konfidentzialtasun eta pribatutasun osoa bermatzen du. Hala ere, indarrean jartzen diren segurtasun-neurri guztiak ahalik eta onenak izan arren, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ez da bere sistemak babestea lortzen ez duen eraso baten aurrean egon daitekeen edozein inzidentziaren erantzule izango.