Zer da Baduzu?

Esazu eta jakizu euskaraz non kontsumitu

Euskararen Gizarte Erakundeen KontseiluarenBai Euskarari Ziurtagiriaren eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren elkarlanaren fruitu da www.baduzu.eus webguneaeuskal kontsumitzaileen kluba deitu duguna. Izan ere, bakoitzak bere eremuan, euskararen normalizazioa dugu helburu hiru erakundeok eta, bide horretan, Baduzu alor sozio-ekonomikoan eragiteko xedez sortutako tresna da.

Baduzuren helburuak dira:

     - Euskaraz saldu eta erosi nahi dutenak saretzea eta harremanetan jartzea. Euskarazko kontsumo komunitatea eraiki eta aktibatzea

     - Herritarrak sentsibilizatzea euskara kalitatezko kontsumoaren ikur eta horretarako irizpide dela

www.baduzu.eus webguneak eskaintzen du:

     - Euskal Herriko 4000 establezimendutik gora, beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Bilaketak egiteko aukera ematen du hainbat irizpideren baitan. Geolokalizazioari esker, norberari gertuen dituenak azaltzen zaizkio lehenik.

     - Erabiltzaileek establezimenduak baloratu eta berriak gehitzeko aukera.

     - Foro bat ekarpenak egin eta kontsumitzaileak harremanetan jarri ahal izateko. 

 

Kontsumitzaile irizpidedunentzat

www.baduzu.eus webgunea kontsumo eredu eta behar berriei erantzuteko tresna da.

Batetik, gure mundu globalizatu honetan geroz eta garrantzia handiagoa ematen diogulako bertakotasunari, gertukoari, artisaua denari, jasangarritasunari, kalitateari kantitateari baino, komunitateari. Bertakoa, gurea, zaindu nahi dugu gure kontsumo-ohiturekin ere; selektiboakirizpidedunak gara. Eta bete-betean egiten du bat horrek hizkuntzarekin ere, euskararekin.

Bestetik, norbanakoek eta komunitateek eragin dutelako (eta eragiten ari direlako) kontsumo-ereduen aldaketa. Txiki askok norabide berean bultza eginez handian eragiteko aukerak egon badaudela geratu da agerian. Hori lortu nahi genuke hizkuntzarekin ere, besteak beste, Baduzuren bitartez.

Baduzu kontsumitzaile irizpidedunentzako tresna da.

 

 

Nola funtzionatzen du Baduzuk?

1) Erregistratu

Establezimenduak baloratu, berriak gehitu edo foroan parte hartu ahal izateko erregistratu egin behar da, izan emailarekin edo sare sozialen bitartez.

2) Establezimenduak baloratu

Baduzuko establezimenduak baloratu ahal izateko irizpideak honakoak dira:

Honakoak horretarako irizpide batzuk (info +):

Establezimenduak baloratzean, Akuilari app-aren bitartez establezimenduak zoriontzeko edo kexa bat jartzeko aukera izango duzu.

3) Establezimendu berriak gehitu

4) Foroan ekarpenak egin

5) Euskal kontsumitzaile irizpideduna izan :)