OSAKIDETZA - GIPUZKOA ESKUALDEA Pertsonaleko zuzendaria (Osasungintza)

Gernikako arbola z/g Tolosa
Tolosa
  • Erdaraz
    gradegradegradegradegrade

my_location5,0km

Balorazioak

  • @behatokia #109927
    gradegradegradegradegrade
    Legorretako bizilaguna naiz. Alegiako osasun etxean izan naiz gaur, eta emaginak ez zekien euskaraz.

    *Oharra

    2015-11-24 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109926
    gradegradegradegradegrade
    Zestoako osasun etxean bi mediku daude, biak euskaldunak. Urriko lehen astean mediku horietako baten ordezkapena egiteko mediku ez-euskalduna jarri zuten. Medikuarekin erdaraz hitzegin behar beraz, eta gure hizkuntza eskubideak zapuzturik berriz ere.

    *Oharra

    2015-10-05 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109925
    gradegradegradegradegrade
    Aitak menpekotasuna duenez, sendagilearengana laguntzen dut. Betiko medikua iaz jubilatu zen, eta herritarren eskaeraren ondoren, plaza behin- betiko hartu duenak, Marian Gutierrezek, PL2 perfila du. Lehen aldiz joan nintzenean, martxoaren 9an 12:50ean, gazteleraz zuzendu zitzaidan , eta nik euskaraz jarraitzen nuenez, tarteka euskaraz esaldiren bat sartzen zuen zailtasun handiz. Perfila izan arren, elkarrizketa bat jarraitzeko zailtasunak ditu. Martxoaren 16an, berriro joan nintzen eta egoera errepikatu zen. Beraz, medikuarekin dudan harremana euskaraz izateko eskaera bete dezala eskatu nahi diot Osakidetzari.

    *Oharra

    2015-03-09 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109923
    gradegradegradegradegrade
    Bergarako anbulatoriora deitu dut (943035400) Antzuolako familia medikuarentzako txanda hartzeko. Telefonoa hartu didanak espainolez hitz egin dit. Hasieran espainolez hitz egiten zuen arren nik euskaraz esandakoa ulertzeko gai izango zela pentsatu dut. Baina "etzi" eta "bederatzietan" bezalako hitzak behin baino gehiagotan errepikatu arren, ez ditu ulertu. Ez zen inondik inora gai ez euskaraz hitz egiteko ezta ulertzeko ere. Berak espainolez hitz egin du azkenengo "agur"erarte.

    *Oharra

    2015-02-17 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109924
    gradegradegradegradegrade
    Goizean, Ordiziako Pediatrarenean izan gara alabarekin. Pediatrak bazekien euskaraz baina bere laguntzaileak edo ikasten ari zenak ez. Beraz Pediatraren ateraldia izan da 4 lagun gauden lekuan batek ez badaki euskaraz gazteleraz egin behar dugula. Esan diot agian ikasi egin behar duela ez dakienak. Ikasten ari dela esan dit. Ez zait ondo iruditu; pentsatzen dut lehenago ere, edukazio gehiegi medio, gure hizkuntza nola dagoen badakigula.

    *Oharra

    2015-02-17 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109922
    gradegradegradegradegrade
    Zarauzko emagina bajan dago eta bere ordez jarri duten emaginak ez daki euskaraz, nahiz eta lanpostua betetzeko baldintza izan. Gipuzkoan badira emagin euskaldunak kontratazio zerrendetan, Donostia Ospitaleko zerrendetan besteak beste.

    *Oharra

    2014-11-03 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109920
    gradegradegradegradegrade
    Une honetan Tolosako Osasun Etxean zerbitzua ematen ari diren bi pediatrek ez dakite euskaraz. Lehen bietako batek ederki egiten zuen euskaraz. Duela hilabete eta erdi beste bat bidali dute haren ordez, esan bezala, erdalduna.

    *Oharra

    2014-05-07 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #109921
    gradegradegradegradegrade
    Lazkaoko Pediatria zerbitzuan, Ataun eta Lazkaoko haurrentzat, pediatra berri bat daukagu. 2011ko udaberrira arte pediatra euskalduna genuen. Ondoren izan dugunak haurrei euskaraz hitz egiten zien nahiz eta bera erdalduna izan. Orain hura kendu eta atzerritar bat jarri digute. Noski tutik ere ez daki euskaraz. Nik, guraso bezala, nahiko lan izaten dut bera ulertzeko, beraz, pentsa haurrak.

    *Oharra

    2014-02-03 00:00

    Erantzun

Jarduera-eremu berean edo antzekoan, honako beste entitate hauek ere aukeran dituzu:

Osakidetza - Gipuzkoa Eskualdea Zuzendari Gerentea more_vert

my_location5,0km

view_headlineGernikako arbola z/g TOLOSA Tolosa ()

call

gradegradegradegradegrade12
OSAKIDETZA - GIPUZKOA ESKUALDEA Zuzendari Gerentea close

Mikelan Ortopedia more_vert

my_location7,0km

view_headlineLaskibar bailara 19 ()

call

gradegradegradegradegrade0
MIKELAN ORTOPEDIAclose

Nekane Aizpun Urkiola more_vert

my_location8,2km

view_headlineErrota kalea, 7 behea, ()

call

gradegradegradegradegrade0
Nekane Aizpun Urkiolaclose

Goiko 2000 S L more_vert

my_location9,6km

view_headlineURTAKI ()

call

gradegradegradegradegrade0
Goiko 2000 S Lclose

Osakidetza -ordiziako Osasun Zentroa- more_vert

my_location14,6km

view_headlineEtxezarreta kalea, 11 Ordizia ()

call

gradegradegradegradegrade2
OSAKIDETZA -ORDIZIAKO OSASUN ZENTROA-close

Oskarbi Oinetakoak more_vert

my_location14,7km

view_headlineKALE NAGUSIA 34 ()

call

gradegradegradegradegrade0
OSKARBI OINETAKOAKclose