OSAKIDETZA - GIPUZKOA ESKUALDEA Zuzendari Gerentea (Osasungintza)

Gernikako arbola z/g TOLOSA
Tolosa
  • Erdaraz
    gradegradegradegradegrade

my_location5,0km

Balorazioak

  • @behatokia #1074611
    gradegradegradegradegrade
    Maiatzaren hasiera aldera sendagilearengana joan nintzen Getariko osasun etxera. Itxarongelan entzuten zen irratia RNE zen, gaztelania hutsean, jakina. Getaria herri euskalduna denez, proposamen idatzia aurkeztu nuen maiatzaren 14an, euskarazko irrati bat aukera zezaten. Bi hilabete eta erdi beranduago jaso dut erantzuna. Honela dio: "Irrati katea kontsultetan sortzen diren elkarrizketak entzun ez daitezen jartzen da. Ez dugu euskarazko irrati kate aproposik topatu osasun zentroko itxoin gelatan entzuteko. Beraz, RNE hautatu da, ez gazteleraz zelako, egokiagoa zaigulako baizik. Hala eta guztiz ere, irekita gaude euskaraz emititzen duen beste irrati kate bat jartzeko". Ez naiz gehiago joan sendagilearengana, eta ez dakit irrati-kate ezberdinak jartzen dituzten, baina arduradunaren erantzuna ikusita...

    *Oharra

    2015-05-14 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107469
    gradegradegradegradegrade
    Urte honen hasieran orkatiletan arazo bat tarteko, Getariako nire familia medikuak Zarauzko traumatologoarengana bideratu ninduen, Armendariz sendagilea. Arreta guztia gazteleraz izan zen. Irteeran harreran zegoen langileari galdetu nion zenbat traumatologo dauden Zarautzen (4-5) eta zeintzuk dakiten euskaraz. Ez zuen jakin erantzuna ematen. Izatekotan emakumezko sendagilea... Kontua da orain berriro bueltatu behar izan dudala eta Armendarizekin hitzordua lotu didate. Nik sendagile euskalduna eskatu dut eta horretarako pazientearen arreta zerbitzuan idatzi bat aurkeztu dut (beraien protokoloagatik). Atzo deitu eta Donostiara bideratu naute, Zarautzen, antza, ez omen dagoelako traumatologo euskaldunik. Txanda ekainaren 2rako da, 20 bat egun beranduago.

    *Oharra

    2015-05-12 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107468
    gradegradegradegradegrade
    Lagun batekin Amara Berri osasun-etxera joan nintzen lagunari errebisio bat egin behar ziotelako eta txanda iristean gaztelaniazbakarrik esaten zuten bozgorailuetatik gaixoak nora joan behar zuen. Adib. "Juan, puerta número 5". Txanda guztiak gaztelania hutsean eman zituzten.

    *Oharra

    2014-10-07 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107467
    gradegradegradegradegrade
    Gaur goizeko 08:10etan Zestoako anbulategira deitu dut (943897080). Berehala, makina horietako bat atera zait, eta esan duen guztia erdaraz esan du. Moztu eta pixkatera berriro deitu dut; berdin, berdin, soilik erdaraz. Ondoren anbulategian bertaratu naiz eta harrerako emakumeari galdetu egin diot ea makina jarri duten. Esan dit, orain dela 15 bat egun jarri dietela, baina berak uste duela bi hizkuntzatan jarri zutela. Bada, ez, erdaraz soilik dago!

    *Oharra

    2014-05-19 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107464
    gradegradegradegradegrade
    Osakidetzako Gipuzkoa Eskualdeko egoitzan, Gros-en, bigarren solairuan kokaturiko posterra. "Donante hasta la médula". Erdara hutsez. Egoitzan ez dago posterraren euskarazko bertsiorik.

    *Oharra

    2014-01-30 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107465
    gradegradegradegradegrade
    Kexa: Osakidetzako Gipuzkoa Eskualdeko egoitzan, Gros-en, bigarren solairuan kokaturiko posterra: "Tu y la cronicidad". Erdara hutsez. Egoitzan ez dago posterraren euskarazko bertsiorik.

    *Oharra

    2014-01-30 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107466
    gradegradegradegradegrade
    Osakidetzako Gipuzkoa Eskualdeko egoitzan, Gros-en, bigarren solairuan kokaturiko posterra: "Sustancias que contiene el cigarro". Erdara hutsez. Egoitzan ez dago posterraren euskarazko bertsiorik.

    *Oharra

    2014-01-30 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107460
    gradegradegradegradegrade
    Osakidetzako Gipuzkoa Eskualdeak azken urtean jubilatutako langileak omentzeko Donostiako Kutxaren aretoan burututako ekitaldiko aurkezpena eta gida, Gipuzkoa Eskualdeko bi zuzendaritza kidek egin zutena, erdara hutsean egin zen.

    *Oharra

    2014-01-17 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107461
    gradegradegradegradegrade
    2013ko irailak 19an Osakidetza Eskualdeko Facebook orrian - https://eu-es.facebook.com/Ekialde - argitaratutako albistea, erdara hutsez dago: Ainhoa Zabalo, alcaldesa de Lezo yMarisa Merino Hernández, directora gerente de la Comarca de Gipuzkoa de Osakidetza, han firmado un protocolo de coordinación sociosanitario en el Ayuntamiento. El convenio busca cimentar las bases de la coordinación entre ambas instituciones.

    *Oharra

    2013-09-19 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107462
    gradegradegradegradegrade
    2013ko irailak 19an Osakidetza Eskualdeko Facebook orrian - https://eu-es.facebook.com/Ekialde - argitaratutako albistea, erdara hutsez dago: Ohiana Erkizia, remera de la Telmo Deum zumaiarra y trabajadora de nuestra comarca en el AAC de Amara Berri, ha sido una las remeras que han conseguido la pasada Bandera de la Concha. Tras una temporada plagada de victorias, este triunfo tiene un plus añadido ya que es la primera trainera femenina de Euskadi que logra esta bandera. Desde la Comarca Gipuzkoa queremos felicitar a Ohiana. Zorionak. ¡Y que no sea la última!

    *Oharra

    2013-09-19 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #107463
    gradegradegradegradegrade
    2013ko martxoak 15ean Osakidetza Eskualdeko Facebook orrian - https://eu-es.facebook.com/Ekialde - argitaratutako albistea, erdara hutsez dago: Nueva ubicación de los servicios de atención primaria y de urgencias en Tolosa. Los servicios de Medicina General y las Urgencias del municipio de Tolosa se trasladan al ambulatorio situado en la calle Árbol de Gernika s/n con el siguiente cronograma: - URGENCIAS: a partir del viernes, 15 de marzo a las 17 horas. - MEDICIAN GENERAL Y ÁREA ADMINISTRATIVA: A partir del lunes, 18 de marzo a las 8 horas. - Los teléfonos y horarios de los servicios no se modifican.

    *Oharra

    2013-03-15 00:00

    Erantzun
  • @behatokia #1074610
    gradegradegradegradegrade
    Etxeko txikiekin, bai eta ni neu ere, osagilearengana joaten naizenean eskertuko nuke medikuarekin euskara erabili ahal izatea. Sarritan gertatu zaigu Zumaian, medikuari azalpenak ematean nahiz harenak jasotzerakoan komunikazio arazoak izatea.

    *Oharra

    -0001-11-30 00:00

    Erantzun

Jarduera-eremu berean edo antzekoan, honako beste entitate hauek ere aukeran dituzu:

Osakidetza - Gipuzkoa Eskualdea Pertsonaleko Zuzendaria more_vert

my_location5,0km

view_headlineGernikako arbola z/g Tolosa Tolosa ()

call

gradegradegradegradegrade8
OSAKIDETZA - GIPUZKOA ESKUALDEA Pertsonaleko zuzendariaclose

Mikelan Ortopedia more_vert

my_location7,0km

view_headlineLaskibar bailara 19 ()

call

gradegradegradegradegrade0
MIKELAN ORTOPEDIAclose

Nekane Aizpun Urkiola more_vert

my_location8,2km

view_headlineErrota kalea, 7 behea, ()

call

gradegradegradegradegrade0
Nekane Aizpun Urkiolaclose

Goiko 2000 S L more_vert

my_location9,6km

view_headlineURTAKI ()

call

gradegradegradegradegrade0
Goiko 2000 S Lclose

Osakidetza -ordiziako Osasun Zentroa- more_vert

my_location14,6km

view_headlineEtxezarreta kalea, 11 Ordizia ()

call

gradegradegradegradegrade2
OSAKIDETZA -ORDIZIAKO OSASUN ZENTROA-close

Oskarbi Oinetakoak more_vert

my_location14,7km

view_headlineKALE NAGUSIA 34 ()

call

gradegradegradegradegrade0
OSKARBI OINETAKOAKclose